Zorrotzaurre
Eusko Jaurlaritza-Visesa Hitzarmena, San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubia finantziatzeko
Gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, Visesarekin sinatutako Hitzarmena hartzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren 2016/38 Ebazpena argitaratu du. Visesarekin sinatutako lankidetza hitzarmen horretan, Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurreko 1go jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatean kokatuta dauden bost lursail emango ditu, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
Era berean, Visesak lagatze horietatik lortzen duen zenbatekoa San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren eraikuntza lanak ordaintzeko erabili beharko duela ezartzen da. Visesak, beraz, lan horiek Eusko Jaurlaritzaren kontura ordainduko ditu.
Zubi honen diseinua, joan den urrian aurkeztu zena, LKS ingeniaritzako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bide-ingeniariek egin dute.
Zubiak 75 metroko luzera eta 28 metroko zabalera edukiko du. Gainera, oinezkoentzako espaloi bi, ibilgailuentzako karril bi, autobusentzat bakarrik izango diren karril bi eta bidegorrirako espazioa izango du.