Zorrotzaurre
Hirigintza hitzarmena, Udaletxea, Batzorde Kudeatzailea eta Jabe Elkarte baten artean
Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak Bilboko Udalak, Batzorde Kudeatzaileak eta Madariaga Etorbideko 81-83ko jabeen Elkarteak, Plan Bereziaren AD-1 Lursailaren antolamendu eta eraikigarritasunari buruz sinatuko duten Hirigintza Hitzarmenaren hasierako onarpena argitaratu du.
Funtsean, Hitzarmenak Lursail horrek lehen, bere osotasunean zuzkidura ostatuetara zeukan adskripzioa aldatzen du, orain, aipatutako horren ia erdia alde horretarako interesgarriak diren ekipamendu erabiletarako gordez.
Era berean, Madariaga Etorbideko 77-79 eta 81-83ko etxebizitza eraikinen aurrean dauden lurraldeen gehienezko eraikigarritasuna gutxiagotzea erabaki da.
Hitzarmen hau jendaurrean egongo da gaurtik hasita eta 20 lanegunez.