Zorrotzaurreko alde berdeen Urbanizazio Proiektua egiteko lehiaketa deialdia

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko alde berdeen Urbanizazio Proiektua egiteko lehiaketa deialdia

12/06/2012

Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Batzorde Kudeatzaileak  Zorrotzaurreko Alde Mistoko espazio libreen Urbanizazio Aurreproiektua eta Zorrotzaurreko Alde Mistoaren Lehen  Jarduera Integratuaren Lehen Egiterapen Unitateko espazio libreen Urbanizazio Proiektuaren   diseinu eta erredakziorako laguntza teknikoa kontratatzeko egin duen lehiaketarako deialdia argitaratu du.

Bi agiri hauek xehetasunez  adieraziko  dute nolakoak izango diren, guztira, 157.000 m2-ko azalera okupatuko duten  Zorrotzaurreko espazio libreak (edo alde berdeak).

Alde batetik, etorkizuneko Zorrotzaurreko espazio libre guztien ezaugarri izango  den estetika kontzeptu orokorra definituko dute eta, bereiziki, Deustuko ubidearen erribera ertzetik joango diren pasealekuenak eta etorkizuneko irlan eraikiko den parke zentralarenak. Bestalde, espazio libre horien elementu nagusien tipologia zehaztuko dute: zoladurak, hiri-tresneria, zuhaitzak eta landareak, e.a.

Lehiaketarako orriak, web gune honen “Kontratugilearen Perfila” atalean aurki daitezke.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 234.820 eurokoa da  (BEZ barne).

Eskabideak aurkezteko epea, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailaren bulegoetara eraman beharko direnak, abuztuaren 10eko 12:00etan amaituko da.

Oraingo uztailan ere, Batzorde Kudeatzaileak, Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektu Orokorra egiteko beste lehiaketa bat antolatzea  aurrikusi du.

 

Hasierako orrialdeko berriaren laburpena

Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Batzorde Kudeatzaileak  Zorrotzaurreko Alde Mistoko espazio libreen Urbanizazio Aurreproiektua eta Zorrotzaurreko Alde Mistoaren Lehen  Jarduera Integratuaren Lehen Egiterapen Unitateko espazio libreen Urbanizazio Proiektuaren   diseinu eta erredakziorako laguntza teknikoa kontratatzeko egin duen lehiaketarako deialdia argitaratu du. Bi agiri hauek xehetasunez  adieraziko  dute nolakoak izango diren, guztira, 157.000 m2-ko azalera okupatuko duten  Zorrotzaurreko alde berdeak.  Eskabideak aurkezteko epea, abuztuaren 10eko 12:00etan amaiutuko da.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko Plan Bereziaren jendaurreko bigarren erakustaldiaren hasiera
Hurrengoa
Zorrotzaurreko alde berdeen Urbanizazio Proiektua egiteko lehiaketa deialdia
close