Zorrotzaurreko Urbanizazio Orokorraren Proiektua egiteko lehiaketarako deialdia

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko Urbanizazio Orokorraren Proiektua egiteko lehiaketarako deialdia

13/08/2012

Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Batzorde Kudeatzaileak  Zorrotzaurreko Alde Mistoko 1go Jarduera Integratuaren Egiterapen Unitatearen Urbanizazio Proiektua  erredaktatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko egin duen lehiaketarako deialdia argitaratu du.

Aipatutako hori, kale eta  plazen artean, guztira 165.000 m2ko azalera izango duen etorkizuneko Zorrotzaurreren lehen fasearen urbanizazioa nola izango den zehazten duen agiri teknikoa da.

Alde batetik, azaleran egongo diren elementuak zehaztuko ditu (alde berdeak salbu) bai eta beren kokapena ere: zoladurak, hiri-tresneria, txorkoak eta zuhaiztiak, e.a. Bestetik, hiri-zerbitzuak definituko ditu: ura, estolderia, gasa, elektrizitatea, telefonia, telekomunikabideetako beste sareak, e.a.

Lehiaketarako orriak, web gune honen “Kontratugilearen Perfila” atalean aurki daitezke.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 484.000 eurokoa da  (BEZ barne).

Eskabideak aurkezteko epea, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailaren bulegoetara eraman beharko direnak, irailaren 21eko 12:00etan amaituko da.

Lehiaketa hau, Kudeaketa Batzordeak azken aste hauetan martxan jartzen duen bigarrena da, joan den uztailaren 12an, Zorrotzaurreko  alde berdeak Urbanizatzeko proiektua egiteko beste bat antolatu baitzuen; kasu horretan, eskaintzak aurkezteko epea,  abuztuaren 10ean amaituko da.

 

Hasierako orrialdeko berriaren laburpena

Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Batzorde Kudeatzaileak  Zorrotzaurreko Alde Mistoko 1go Jarduera Integratuaren Egiterapen Unitatearen Urbanizazio Proiektua  erredaktatzeko laguntza teknikoa kontratatzeko egin duen lehiaketarako deialdia argitaratu du. Aipatutako hori, kale eta  plazen artean, guztira 165.000 m2ko azalera izango duen etorkizuneko Zorrotzaurreren lehen fasearen urbanizazioa nola izango den zehazten duen agiri teknikoa da. Eskabideak aurkezteko epea, irailaren 21eko 12:00etan amaituko da.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko alde berdeak diseinatzeko lehiaketarako eskaintzen aurkezpena
Hurrengoa
Zorrotzaurreko Urbanizazio Jarduera Programaren hasierako onarpena
close