Zorrotzaurre
Deustuko kanala ireki eta zubi berria eraikitzeko lanak egiteko lehiaketarako deialdia
Bilbao Udaleko web orriak (www.bilbao.net), Udaletxeak, Deustuko kanala ireki eta Deustu, etorkizuneko Zorrotzaurre irlarekin lotuko duen zubiaren lanak egiteko lehiaketarako deialdia argitaratu du. Bi lan hauek aldi berean egingo dira.
Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 24,2 milioi eurokoa da (BEZ kanpo) eta hauetariko 8 bat milioi Batzorde Kudeatzaileak jarriko ditu.
Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 27 bukatuko da eta lanak urte honen amaieran hasi ahal izatea espero da.