Deustu Arraun Taldea antzinako Agemasako nabean eraikitako pabilioi berrira lekualdatzen da

Zorrotzaurre

Deustu Arraun Taldea antzinako Agemasako nabean eraikitako pabilioi berrira lekualdatzen da

10/07/2018

Atzotik, Deustu Arraun Taldea Zarandoa Etorbideko 23. ean ezartzen da, antzinako Agemasa enpresaren nabe birgaituan; bertako obrak Bilbao Kirolak-en eskutik garatu dira.

Instalazio berrien azalera 1.500 metro karratu baino gehiagokoa da, solairu batean eta barne hartzen dituzte ontzietarako hangar bat, entrenamendurako hobi bat, tailer-biltegia, gimnasioa, aldagelak eta komun egokituak. Arraunketa pabiloi berrian halaber tokia dago osasun kabinetea, administrazio eremua eta bilera aretoa ezartzeko.

Ontzietarako hangarraren eremuak 6 metro baino gehiagoko altuera librea du, hiru sarbide aterekin eta biltegiko kale ezberdinekin. Bestalde, banku finkoko arraunketara destinatuta dagoen entrenamendurako hobiak, albo batean arraunketarako ilara bakarra eskaintzen du. Gimnasioari dagokionez, esparru ireki modura egituratzen da, kanpoko bistekin eta arraunketa ariketak, jarduera kardiobaskularrak eta pisuekin lana egin ahal izateko hiru eremutan banatuta.

Instalazio berri honek, oraindaino Deustu Arraun Taldea erabiltzen aritu den Deustuko Erriberan kokatuta ordezten du. 1984an eraiki zen antzinako pabiloi hau, Zorrotzaurreko hirigintza planaren arabera eraitsia izango da.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko proiektua Singapurren ospatzen den alkateen eta hirien gailurrean aurkezten da
Hurrengoa
Visesak lehiaketa iragarri du San Ignazioko lursail bat saltzeko, etxebizitza librera bideratuta
close