Zorrotzaurre
Deustuko Erriberan hutsik dauden industria eraikin bi eraisten hasi dira
Dexber enpresak, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak esleituta, Deustuko Erribera 7an, etorkizuneko irlaren hegoaldeko muturrean, hain zuzen, hutsik dauden insdustria eraikin biren eraisketari ekin dio.
Konkretuki, gai laminatuak egiten dituen Print Abet Laminati enpresa eta bere ondoan dagoen pabilioi bat dira. Eraikin bien eraisketak, Plan Berezian alde honetarako aurreikusi diren etorkizuneko jarduetarako 1.468 m2 lurzoru liberatzea ekarriko du. Kasu honetan, lortutako espazioa, alde libreak eta hornikuntza pribaturako erabiliko da.
Eraisketak 28.350 euroko aurrekontua dauka eta lanak, hondakinak kudeatzeko sistema onenak erabiliz egingo direnak amaitzeko epe estimatua, 4 astekoa izango da.