Zorrotzaurre
Deustuko Erriberan hutsik dauden zortzi industria-eraikin eraisten hasi dira
Aste honetan, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak, Deustuko Erriberan, Frank Gehry zubitik hurbil, hain zuzen, hutsik dauden zortzi eraikin industrialen eraisketari hasiera eman dio.
Aipatutako eraikin hauek bere garaian, Grúas Marín, Andamios Axpe, Backstage, Pilpika eta Vazquez Albor enpresenak ziren.
Lehen fasean, eraikinetan dagoen amiantoa kentzeari ekingo zaio.
Eraispen lan hauek, Derribos Petralandak egingo dituenak, bi hilabete irautea aurreikusi da.