Deustuko Erriberan hutsik dauden zortzi industria-eraikin eraisten hasi dira

Zorrotzaurre

Deustuko Erriberan hutsik dauden zortzi industria-eraikin eraisten hasi dira

20/03/2017

Aste honetan, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak, Deustuko Erriberan, Frank Gehry zubitik hurbil, hain zuzen, hutsik dauden zortzi eraikin industrialen eraisketari hasiera eman dio.

Aipatutako eraikin hauek bere garaian, Grúas Marín, Andamios Axpe, Backstage, Pilpika eta Vazquez Albor enpresenak ziren.

Lehen fasean, eraikinetan dagoen amiantoa kentzeari ekingo zaio.

Eraispen lan hauek, Derribos Petralandak egingo dituenak, bi hilabete irautea aurreikusi da.

Aurrekoa
Zorrotzaurre, aurtengo “Emakumeak Bilboko historian” deritzon ibilbideetako protagonista
Hurrengoa
Arraun Pabilioitik hurbil eta Frank Gehry zubiaren ondoan hutsik zeuden bost industria eraikinen eraisketa amaitu da
close