Zorrotzaurre
Deustuko kanala zabaltzeko obrak erritmo egokiarekin doaz aurrera
Deustuko kanala guztiz zabaltzeko obrak aurrera doaz aurreikusitako planen arabera. Bilboko Udalak ezagutzera emandako azken datuen arabera, jadanik itsasadarrari ibilgu berrian zehar pasabidea libre uzteko aurreikusitako lurren 360.000 metro kubikoetatik laurden bat kendu da.
Zifra horretatik, 30.000 metro kubiko inguru itsasoan zehar garraiatuak izan dira Bilboko Portu Agintaritzak portuaren hedapenerako ezarritako lubeta arte.
Bestalde, 45.000 metro kubiko inguru zabortegi baimenduetara lekualdatuak izan dira, deskontaminazioa lortzeko.
Gainerako 15.000 metro kubikoek bahetze prozesu bat jasango dute, bi material mota lortu ahal izateko: bat zuzenean zabortegira isuriko da eta bestea berriz, kai berrien gaikuntza obran berrerabili egingo da.
Prozesuaren abiadura azeleratu egin da, joan den martxoaren amaieran operazioak abian jarri zituen dragari erantsitako bigarren draga baten erabileragatik. Bi alak bost bidaia egiten ari dira egunero eta horrek esan nahi du jardunaldi bakoitzeko lurren 3.000 metro kubiko inguru mugitzen ari direla.
(Argazkia: DEIA)