Deustuko Unibertsitateak IMQ Zorrotzaurre klinikaren eraikin gehigarri batean eraikiko du bere medikuntza fakultatea

Zorrotzaurre

Deustuko Unibertsitateak IMQ Zorrotzaurre klinikaren eraikin gehigarri batean eraikiko du bere medikuntza fakultatea

21/05/2018

Deustuko Unibertsitateak jendarteratu egin du IMQ Zorrotzaurrre klinikaren eraikin gehigarri batean bere medikuntza eta erizaintza fakultate berria eraikitzeko asmoa. Proiektua,  Igualatorio klinikaren diseinuaren egilea den Carlos Ferrater arkitekto kataluniarrak garatuko du, gutxi gorabehera 14.000 metro karraturekin kontatuz.

Eraikinaren unibertsitatea izaera osasun zerbitzuarekin (kanpoko kontsultak eta espezialitate batzuk, esaterako oftalmologia) bateragarria izango da.

Kokapen ezberdinak aurreikusten dira, besteak beste, klinikaren atzealdean dagoen orube bat zeinetan garajeak aurkituko diren, Udalak erabakiko duenaren zain, izan ere, proiektua bideratzeko baimena Planeamenduaren Kontseilu Aholkularitzari dagokio, eta erantzuna baiezkoa izango duelakoan daude; hain zuzen Juan Mari Aburto Bilboko alkateak duela egun gutxi proiektua hau “ezohikoa” bezala kalifikatu du eta bere garapenerako erakundeen babesa eskatu du.

Proiektuaren sustatzaileek kalkulatzen dute obrak 2020. urtea baino lehenago ez direla abian jarriko, izan ere, proiektua ontzat eman behar duen Bilboko Plan Orokorra ordura arte ez da onartuko eta euren nahia da medikuntza eta erizaintza fakultate berria Zorrotzaurreko kokalekuan bost urteko epean zabaldu ahal izatea.

Aurrekoa
Deustuko kanala zabaltzeko obrak erritmo egokiarekin doaz aurrera
Hurrengoa
ZAWP, Trans Europe Halles 85. Konferentziaren anfitrioia Zorrotzaurren
close