DigiPen, bideo-jokoen unibertsitatea, lanean hasi da Zorrotzaurren

Zorrotzaurre

DigiPen, bideo-jokoen unibertsitatea, lanean hasi da Zorrotzaurren

18/09/2018

DigiPenek, jendearen artean “bideo-jokoen unibertsitatea” izenarekin ezagunagoa denak, atzo ekin zion 2018-2019ko ikasturteari Zorrotzaurreko kokapen berrian.

Zortzi urtez prestakuntza espezializatua eskaini ondoren, Zierbenako instalazioetatik kokapen berrira eraman dute zentroa eta hamalau herrialdetako 200 ikaslerekin ekingo diote ikasturte berriari bertan eskaintzen dituzten unibertsitateko bi graduekin.

DigiPenen lizentziatutakoen lan-munduratzearen tasa % 100ekoa da eta zentroaren helburua da lehen hiru urteetan % 75 haztea kokapen berrian.

DigiPen Zorrotzaurreko Beta 1 eraikin zaharrean kokatuta dago alokairu-erregimenean. Eraikina Bilboko Udalakbirgaitu du 2,3 milioi euroren truke.

Beta 1 eraikina, Zorrotzaurreko Erriberako 2. zenbakian kokatuta dagoena, da Zorrotzaurreko berroneratze-proiektuak mantendu dituzten 19 eraikin industrialetako bat. 1951. urtean eraiki zuten eta diseinua Juan Jose Abrisqueta ingeniari industrialak egin zuen.

Zentroaren inaugurazio ofiziala urriaren 10ean egingo dute eta bertan izango da Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto.

Aurrekoa
Amaitu dituzte Zorrotzaurreko Iparraldeko Muturra eraisteko lanak
Hurrengoa
Abian dira Vicinay Cadenasen instalazioak eraisteko lanak
close