Zorrotzaurre
DigiPen egoitza berriaren inaugurazio ofiziala Zorrotzaurren
Gaur izan da DigiPen egoitzaren, “bideo-jokoen unibertsitatearen”, inaugurazio-ekitaldi ofiziala, Beta fabrika zenaren eraikin birgaituan.Ekitaldian Bilboko alkate Juan Mari Aburto izan da buru, eta besteak beste, ClaudeComair izan da bertan, DigiPen-en presidente eta sortzailea.
DigiPen duela egun ekin zion 2018-19 ikasturteari 14 herrialdetako 200 ikaslerekin. Ikastetxeak eskaintzen dituen bi unibertsitate-graduak egiten dituzte ikasle horiek.DigiPenen lizentziatutakoen lan-munduratzearen tasa % 100ekoa da eta zentroaren helburua da lehen hiru urteetan % 75 haztea kokapen berrian.