Doktore-tesi batek Deustuko Ibarraren hirigintza-plangintzaren mende bat aztertzen du; Ricardo Bastidaren Lotura Planetik, Zorrotzaurreko Proiekturarte

Zorrotzaurre

Doktore-tesi batek Deustuko Ibarraren hirigintza-plangintzaren mende bat aztertzen du; Ricardo Bastidaren Lotura Planetik, Zorrotzaurreko Proiekturarte

20/12/2016

Arantxa Kintana arkitektu doktoreak,  bere “De la Ribera de Deusto a Zorrotzaurre. Un siglo de planeamiento urbanístico en la Vega de Deusto” izeneko tesian, azken mendean Deustuko Ibarrean egondako hiri eraldatze proposamenak aztertzen ditu (1923-2012), Ricardo Bastidaren Bilbao Inguruko Udalerriekin Lotzeko Planetik, Zorrotzaurreko hirigintza Birsorkuntza Proiekturarte.

Luis Ramón Sesé Madrazo arkitektu doktoreak zuzendu eta bikain lortu duen tesiaren egileak bere lana alde honetan kontzentratu du, bere ustez, Bilbao eta bere eskualdeari, ezker eta eskuin  aldeari  eskua ematen dien  gune pribilegiatua delako.  1924an jadan, elizatea Bilbon anexionatu zenean, hain zuzen,  Bilboko hedapenerako elementu klabea zela uste zen.

Arantxa Kintanak, arkitektura eta hirigintza bere estudioan lan egiten duenak (HIKA Arkitektura),  Zorrotzaurreko gaur egungo proiektua, Bilbao Metropolitarrak hazi eta birsortzeko daukan azken aukera kontsideratzen du. Bere ustez, “guztiz  baztertuta dagoen azpiegitura berreskuratu eta alde erakargarria sortzea, uholdeak izateko  arriskua gutxitzeaz gain, aukera bezela ikusi behar da. Oso jokabide zuzena iruditzen zait iragana eta etorkizuna lotzea, planak, jadanik dagoena, lehendik dauden etxebizitzak eta 19 industria eraikinak kontserbatzearekin  bereganatzea”.

Aurrekoa
Visesak San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren eraikuntza esleitu du
Hurrengoa
2016an, Zorrotzaurreko proiektuaren webguneak mundu guztitik etorritako 28.000 bisita izan zuen, 2015ean baino ia %20 gehiago
close