Zorrotzaurre
Doktore-tesi batek Deustuko Ibarraren hirigintza-plangintzaren mende bat aztertzen du; Ricardo Bastidaren Lotura Planetik, Zorrotzaurreko Proiekturarte
Arantxa Kintana arkitektu doktoreak, bere “De la Ribera de Deusto a Zorrotzaurre. Un siglo de planeamiento urbanístico en la Vega de Deusto” izeneko tesian, azken mendean Deustuko Ibarrean egondako hiri eraldatze proposamenak aztertzen ditu (1923-2012), Ricardo Bastidaren Bilbao Inguruko Udalerriekin Lotzeko Planetik, Zorrotzaurreko hirigintza Birsorkuntza Proiekturarte.
Luis Ramón Sesé Madrazo arkitektu doktoreak zuzendu eta bikain lortu duen tesiaren egileak bere lana alde honetan kontzentratu du, bere ustez, Bilbao eta bere eskualdeari, ezker eta eskuin aldeari eskua ematen dien gune pribilegiatua delako. 1924an jadan, elizatea Bilbon anexionatu zenean, hain zuzen, Bilboko hedapenerako elementu klabea zela uste zen.
Arantxa Kintanak, arkitektura eta hirigintza bere estudioan lan egiten duenak (HIKA Arkitektura), Zorrotzaurreko gaur egungo proiektua, Bilbao Metropolitarrak hazi eta birsortzeko daukan azken aukera kontsideratzen du. Bere ustez, “guztiz baztertuta dagoen azpiegitura berreskuratu eta alde erakargarria sortzea, uholdeak izateko arriskua gutxitzeaz gain, aukera bezela ikusi behar da. Oso jokabide zuzena iruditzen zait iragana eta etorkizuna lotzea, planak, jadanik dagoena, lehendik dauden etxebizitzak eta 19 industria eraikinak kontserbatzearekin bereganatzea”.