Bilboko Udalak hiru hilabetetan luzatu dituenez Deustuko kanala irekitzeko lanak, 2017ko martxoan amaituko dira

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak hiru hilabetetan luzatu dituenez Deustuko kanala irekitzeko lanak, 2017ko martxoan amaituko dira

20/11/2015

Atzo, Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzeko lanak hiru hilabetetan luzatzea erabaki zuen; hori dela eta, aipatutako horiek ez dira, ziur asko, 2017ko martxorarte amaituko.

Udaletxeko arduradunek azaldu zutenez, atzerapena, gaur egungo indusketa plana  baino ziurragoa eta iraunkorragoa bai eta ingurune hobekuntzak izango dituen  beste batengatik aldatzea erabaki delako da.

Aukeratu den plan berrian, lur-mihia hiru fasetan induskatuko da lursail osoa aldi berean egin beharrean eta orube handia mugatuko duen altzairuzko horma eraikiko da, ura, draga flotagarriak erabiliz atera den  aldera iraz ez dadin.

Aldaketa honek, gaur egungo itsasadarrarekin elkartuko den ubide berriaren muturretan zenbait lan egin behar izatea dakar. Aipatutako hauek, Zorrotzaurre Euskalduna biribilguarekin lotzen duen gaur egungo errepidean ibilgailuen eta oinezkoen trafikoa etetea ekarriko dutenez, Frank Gehry zubiaren ibilgailuen trafikorako irekitzea,  datorren urtarrilerako aurreratu beharko da.

Indusketa bera 2016ko martxoan hasiko da, Eusko Jaurlaritzak bere oneritzia plan berriari orduan ematea aurreikusita baitago.

Dustuko kanala irekitzeko lanetan 365.000 m3 aterako dira. %78 inguru (286.000 m3), Bilboko Portu Agintaritzak portuaren handiagotzean, Zierbena eta Santurtzi artean hain zuzen, prestatu duen gordailuan utziko diren hondakin garbiak dira.

%10, kudeatzaile espezializatu eta zabortegi kontrolatuera eramango diren lur kutsatuak dira.  Gainontzeko lurra (%12), Zorrotzaurren geratuko da “in situ” berrerabiltzeko.

Aurrekoa
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, San Inazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia aurkeztu dute
Hurrengoa
Zirkozaurre zirku-arteetako zentruak Artiach-eko lantegi zaharrera eraman du bere egoitza
close