Zorrotzaurre
Udalak hiru hilabetetan luzatu du Deustuko kanala ireki eta Frank Ghery zubia eraikitzeko epea
Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak Deustuko kanala ireki eta Frank Ghery zubia eraikitzeko lanen egiterapena, hiru hilabetetan luzatzea erabaki du.
Exbasa, Viuda de Sáinz, Balzola eta Urssa enpresek osatzen duten UTEari esleitutako kontratuak, 16 hilabeteko hasierako epea ezartzen zuen lanak burutzeko. Lanak maiatzean hasi zirenez, datorren urteko irailarako amaitzea espero zen.
Aipatutako udal akordioaren ondorioz, lanak amaitzeko epemuga berria, 2015eko abendua izango da.