Eusko Jaurlaritzak, Zorrotzaurre eta Deustu lotuko dituen zubiaren eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu du

Zorrotzaurre

Eusko Jaurlaritzak, Zorrotzaurre eta Deustu lotuko dituen zubiaren eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu du

16/09/2011

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Sailak, ETS bere erakunde publikoaren bidez, Arenas y Asociados eta CV Ingeniería deritzen ingenieritzek osatutako UTEari, Deustu (IMQ-aren instalakuntza berrien aldean), etorkizuneko Zorrotzaurre irlarekin lotuko duen zubiaren eraikuntza proiektuaren idazketa esleitu dio.

Zorrotzaurre eraberritzeko proiektuaren lehen zubi honen eraikuntzaren kostua, Zorrotzaurreko Kudeaketa Batzordeak ordainduko du.

Proiektuaren idazketa lanek, 175.000 euroko aurrekontua eta  10 hilabeteko egiterapen epea daukate. Proiektua idatzi ondoren, Bilboko Udala Deustuko ubidearen irekidura lanak kontratatzeaz arduratuko da.  Kontratista bakar batek egin beharko ditu eta  lan bietarako, kostu eta epe murriztapenak bilatuko dira.

Aurrekoa
Deustuko ubidea irekitzeko proiektuaren idazketa esleitu egin da
Hurrengoa
Idom-en egoitza berriaren inaugurazioa, Zorrotzaurreko berrikuntza proiektuaren barruan eraiki den lehen eraikina
close