Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Birpartzelazio Proiektuaren jendaurreko erakustaldia datorren maiatzaren 2an amaituko da
Gaur Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektuaren hasierako onarpenari dagokion iragarkia argitaratu du eta bertan, bizileku ezezeguna edukitzeagatik aipatutako onarpenaren jakinerazpen pertsonalizatua eman ezin izan zaien jabeen zerrenda agertzen da.
Ondorioz, 2014ko maiatzaren 2an, Birpartzelazio Proiektua jendaurrean egoteko denboraldia amaituko da.
Aipatutako egunerarte, egun hori barne, interesatuta edo eraginduta dauden guztiek agiriaren kontrako arrazoibideak aurkeztu ahalko dituzte, Aldizkariaren gaurko argitalpena baino lehen jakinerazpen pertsonalizatua jaso edo ez jaso izanda ere.
Gogoratzen dizuegu Birpartzelazio Proiektuaren dokumentazioa web orrialde honen “Plangintza” erlaitzean ikusgai dagoela.