Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektua irailaren 30 arte egongo da jendaurrean

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektua irailaren 30 arte egongo da jendaurrean

29/07/2016

Gaur, Bizkaiko Agintaritza Aldizkariak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektuaren hasierako onarpena argitaratu du.

BAA-an, proiektua 2016ko irailaren 30arte jendaurrean egongo dela adierazten da.

Urbanizazio proiektuaren dokumentazioa, jarraiko modu hauetan kontsultatu ahalko da:

  • Dokumentazioa, gure webgunearen Plangintza deritzon atalean (www.zorrotzaurre.com), eta udal webgunean (www.bilbao.eus) egongo da.
  • Agiriak paperean kotsultatu nahi izanez gero, San Agustin Eraikinean – Ernesto Erkoreka Plaza, 12-1b zenbakian dauden Udal Bulegoetara jo beharko da (Hiri-Plangintzarako Sailaren Planifikazio Sailordea), honako ordutegi honetan:
  • 8.30etatik 13.00etara, ekainaren 1etik irailaren 23 arte, biak barne (udako ordutegia).
  • 8.30etatik 14.00etara, irailaren  26tik aurrera.
  •  Kontsulta egiteko laguntza teknikoa nahi izanez gero, zure eskura izango duzu Udal Bulegoetan asteazken guztietan, irailaren 1etik hasita, 11,30etatik 13,30etara.
  • Agiriaren kopiak Cianoplan-en lortu ahalko dira (Acebal Idígoras 6, 48001 Bilbao), irailaren 1etik aurrera.
Aurrekoa
Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren hasierako onarpena
Hurrengoa
Hasi egin da Agemasa eraikin zaharraren zati baten eraispena
close