Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektua, Sustainable Week I Foroan egon zen
Zorrotzaurreko hirigintza garapeneko proiektua, Bilboko Bizkaia Aretoan burutu zen Sustainable Week I Foroan presente egon zen, ekitaldian parte hartu zutenen artean, Pablo Otaola, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko gerentea egon baitzen.
Sustainable Week Foroan iraunkortasunaren esparruan esperientzia handia daukaten zenbait berezilari elkartu ziren eta iraunkortasunak Europan bizi duen egoerari buruzko hausnarpen eta balantzeak egin zituzten bai eta datozen urteetan arlo honetan gainditu beharko ditugun erronkak azaldu ere. Hitzaldiek, beste gai batzuen artean, klima aldaketa, hiri erresilientzia, berrikuntza, ekoizpen iraunkorreko eredu berriak edo kontsumo arduratsua landu zituzten.
Bere hitzaldian, Pablo Otaolak Zorrotzaurreko proiektuaren lerro nagusiak azaldu zituen, gaur egunean egiten ari den proiektua definitzen duten iraunkortasun alderdiak nabarmenduz.
Sustainable Week I Foroa, ZITEK-ek antolatu du, Bilbao Ekintza eta Beaz Bizkaia-ren laguntzaz.