Zorrotzaurreko proiektua, Sustainable Week I Foroan egon zen

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko proiektua, Sustainable Week I Foroan egon zen

28/04/2016

Zorrotzaurreko hirigintza garapeneko proiektua, Bilboko Bizkaia Aretoan burutu zen  Sustainable Week I Foroan  presente egon zen, ekitaldian parte hartu zutenen artean, Pablo Otaola, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko gerentea egon baitzen.

Sustainable Week Foroan iraunkortasunaren esparruan esperientzia handia daukaten zenbait berezilari elkartu ziren eta iraunkortasunak Europan bizi duen egoerari buruzko hausnarpen eta balantzeak egin zituzten bai eta  datozen urteetan arlo honetan gainditu beharko ditugun erronkak azaldu ere. Hitzaldiek, beste gai batzuen artean,  klima aldaketa, hiri erresilientzia, berrikuntza, ekoizpen iraunkorreko eredu berriak edo kontsumo arduratsua landu zituzten.

Bere hitzaldian, Pablo Otaolak Zorrotzaurreko proiektuaren lerro nagusiak azaldu zituen, gaur egunean egiten ari den proiektua definitzen duten iraunkortasun alderdiak nabarmenduz.

Sustainable Week I Foroa, ZITEK-ek antolatu du, Bilbao Ekintza eta Beaz Bizkaia-ren laguntzaz.

Aurrekoa
TVE-ko “A punto con la 2” programak, Zorrotzaurreko proiektuari buruzko erreportaia eman du
Hurrengoa
Papelera Eraikinak, BIA Urban Regeneration Forum-ekin zerikusia daukaten jardueren zentru legez izango dituen kultura erabilera berriak estreinatu ditu
close