Zorrotzaurre
2015ean, Zorrotzaurreko proiektuaren web orriak aurreko urtean baino %51,3 bisita gehiago izan zuen
2015 urtearen itxieran Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza proiektuaren web orrian egondako bisitak, 23.379 izan ziren. Horrek, 2014 urtean egondakoekin konparatuz, %51ko gehikuntza adierazten du.
Azken urtean bisitatu gaituzten internauta gehienak Espainiakoak izan dira (%87), Euskadikoak ugarienak izanik (ia hirutik bi, guztirako bisitetatik).
Gainontzeko bisitak (%13), munduko ehun bat herri baino gehiagoren artean bananduta daude. Atzerritik izandako bisitari kopuru handiena EB-ak, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemaniatik etorritakoa izan da.