MASTER PLAN
Eraikin irekien taldeak
Zorrotzaurreko biztanleek, zein ingurugiro motaz gozatuko dute?
Irekia eta eskuragarria denez gero, iharduera aire librean bultzatuko duen ingurua izango da.
Hiri paisaia definitzen duten eraikin taldeak, uretara begira zabaltzen dira eta eguzki argiaz, bistaz eta irlaren aisirako eta inguru aniztasuna biltzen duten herri ibilbide sareaz gozatu ahalko dute.
Honela, Zorrotzaurrek eskaintzen duen lantegi berria Zabalgunearena ez bezelakoa da.
Hiruguneak beti, bere biztanleei, euren “barruko bizitza”-ko puntuak lotzeko, ibilbidez osoturiko inguru zoragarria eskaini die.
Gaur egun pertsonek Erribera ibilbidearen luzeran burutzen duten iharduerak, aro berria datorrela adierazten digu -biztanleak, kafetegiko bizitza eta aisirako ihardueren arteko oreka bilatzen ari dira-.
Zorrotzaurre plangintzako talde irekiek oreka hori ere bilatzen dute, guztiontzako diren herri espazio anitzen artean eskuragarritasun erreza bultzatuz.
Plangintzak espazio hauei ematen die garrantzia, etxeak, bulegoak eta erriberako parkeak elkarlotzen laguntzen bait dute.