Zorrotzaurre
Europar Batzordeak 4,6 milioi euro eman ditu Zorrotzaurren “As Fabrik” negozio digitalen hazlekua sortzeko
Europar Batzordeak 4,6 milioko laguntza eman du, Bilboko Udalak eta bazkide pribatu talde batek Zorrotzaurren prestakuntza eta ekintzailetza lantzeko gunea martxan jar dezaten. Ekimena As Fabrik deitzen da eta negozio digitalen hazlekua izango da.
Udalak proiektu honetan dauzkan bazkideak, honako hauek dira: Mondragon Korporazioa; MIK (Mondragon Innovation & Knowledge); GAIA; Orkestra; EIKEN; IDOM eta Mondragon Unibertsitatea (Ingeniaritza eta Enpresa-Zientzietako Fakultateak).
Europar Batzordean guztira aurkeztu ziren 378 proposamenetik, As Fabrik eta beste 17 proposamen aukeratu ziren. Elkarteko agintariek, guztira inbertituko diren 5,8 milioietatik, As Fabrik-i, 4,6 emango dizkiote; hau da, inbertsio osoaren %80a, hain zuzen ere.
Inbertsio honen zati handi bat jadanik Zorrotzaurren dagoen baina oraindik aukeratu ez den industria eraikin bat erabat birgaitzeko erabiliko da.
Bilboko Udalak 3 urteko epea dauka As Fabrik-ek bere ateak ireki ditzan.