Euskadiko Arkitektura Bienalak bere egitarauean “Zorrotzaurre, erriberatik irlara” izeneko jardunaldia barne hartzen du, azaroaren 4ean Bilbon Eraikunek antolatuta ospatuko dena

Zorrotzaurre

Euskadiko Arkitektura Bienalak bere egitarauean “Zorrotzaurre, erriberatik irlara” izeneko jardunaldia barne hartzen du, azaroaren 4ean Bilbon Eraikunek antolatuta ospatuko dena

28/10/2019

Pasa den urriaren 10ean, Donostian, Mugak – Euskadiko Arkitektura Bienalaren bigarren edizioaren irekiera ospatu zen. Egun hartatik aurrera, eta abenduaren 12ra arte, bienalak ehun bat aktibitate desberdin antolatuko ditu, guztiak irekiak eta debaldekoak, arkitektura herritarrei hubiltzeko asmoz: konferentziak, jardunaldiak, mintegiak, proiekzioak eta erakusketak (Euskadiko udalerri desberdinetan garatuko direnak).

Egitarau honen antolaketan 25 entitate zein elkarte desberdinek parte hartzen dute,

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eskutik.

Hauen artean, Euskal Eraikuntza Klusterrak – Eraikunek Zorrotzaurreko hiri birsorkuntzaren inguruan antolatu duen jardunaldi bat egongo da, “Zorrotzaurre, erriberatik irlara” izenburupean, azaroaren 4ean (9tatik 18etara) Itsasmuseumaren instalazioetan garatuko dena (garai bateko Bilboko Itsasadarraren Itsas Museoa).

Jardunaldi honen helburua Zorrotzaurreko proiektua aurkeztea da, barneratzen dituen ekimen berezi zein berritzaileak azalduz; honetaz gain, tailer bat gauzatuko da uholde arriskuei, hiri mugikortasunari eta berrerabilerari buruz, “Smart Cities” eta ekonomia zirkularraren kontzeptuen testuinguruan.

Aurrekoa
San Inazio zubiaren instalazioa bi hilabete atzeratzen da
Hurrengoa
Deustuk Medikuntza gradua eskeiniko du Osasun Sailak IMQ ospitalea unibertsitario bezala onartu ondoren
close