Eusko Jaurlaritzak TKNIKAren egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren

Zorrotzaurre

Eusko Jaurlaritzak TKNIKAren egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren

09/04/2018

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Vicinay Cadenas lantegiaren bulego izandakoetan TKNIKA-Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroaren egoitza ipintzeko konpromisoa hartu du.

Eraikina Ricardo Bastida arkitektoak diseinatu zuen 1958an. Hain zuzen ere, Zorrotzaurreko Plan Bereziak gordetzen duen 19 eraikinetako bat da, birgaitu ostean, erabilera berrietara bideratzeko.

TKNIKA 2015ean sortu zuten, eta haren helburua Euskadiko lanbide-heziketa Europako abangoardian kokatzea da, gure inguruko lanbide-heziketaren estandarrak eta kalitatea hobetzen lagunduta. Egungo egoitza Errenterian dago, eta asmoa zera da, jatorrizko kokapen hura galdu gabe, jardueraren zati garrantzitsu bat Zorrotzaurrera eramatea.

Sareko lanaren bidez eta lanbide-heziketako irakasleen inplikazioarekin, zentro horrek, mundu zabaleko eredurik aurreratuenak eredu gisa hartuta, berrikuntza-proiektuak garatzen ditu esparru teknologikoekin, trebakuntzarekin eta kudeaketarekin lotuta.

Lagunarteko hitzetan, esan genezake TKNIKAk lanbide-heziketako irakasleen trebakuntza hobetzen duela; izan ere, hainbat esparrutako irakasle-taldeak ikerketara eta berrikuntzara bultzatzen ditu, ondoren jakintza hori lanbide-heziketako gainerako irakasleen esku ipintzeko.

Lan horrek honako egitura hau dauka: lanbide-heziketaren esparruari aplikatutako berrikuntza, etengabeko hobekuntza, ikasteko metodoak eta prozesuak ikertzea, ekintzailetza eta aldaketaren kudeaketa, nazioartekotzea lanbide-heziketaren alorrean, eta jasangarritasuna.

Aurrekoa
Eusko Jaurlaritzak TKNIKAren egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren
Hurrengoa
Eusko Jaurlaritzak TKNIKAren egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren
close