Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurreko SI-2 lurzatian kokatuko diren 140 etxebizitza tasatu adjudikatzeko prozedura abian jarri du

Zorrotzaurre

Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurreko SI-2 lurzatian kokatuko diren 140 etxebizitza tasatu adjudikatzeko prozedura abian jarri du

12/02/2019

Otsailaren 6ko EHAA-k Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren agindua argitaratu du, zeinaren bidez abian jarri den Zorrotzaurreko SI-2 lurzatian kokatuko diren 140 etxebizitza tasatu adjudikatzeko prozedura. Lurzatia etorkizunean San Ignacio eta irla lotuko dituen zubitik hurbil dago. Visesa ari da etxebizitza tasatuko promozioa egiten.

Araudian adierazten denez, adjudikazio prozeduran parte har dezakete 2017an urteko 12.000 eta 50.000 euro arteko diru-sarrerak izan dituzten pertsonek. Ezgaitasuna, mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa duten pertsonen kasuan, nahikoa izango da 3.000 euroko diru-sarrera minimoak egiaztatzea. Genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeen kasuan, ez da diru-sarrera minimorik egiaztatzea exijituko.

Baldintza horiek bete eta interesa duten pertsonek galdetegia aurkeztu behar dute otsailaren 28aren eta martxoaren 13aren artean (biak barne). Honela egin dezakete:

  • Bertaratuta: Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzua-Zuzenean, Gran Vía, 85, 6.º, 48011 Bilbao.
  • Postaz: Delegación Territorial de Vivienda de Bizkaia, Gran Vía, 85, 6.º, 48011 Bilbao.
  • Telematikoki: http://www.euskadi.eus helbidean.

Une honetan, Vive Zorrotzaurre (Jaureguizar) kooperatiba BOE etxebizitzak eta etxebizitza askeak eraikitzen ari da SI-3 eta SI-4 lurzatietan, aipatutako SI-2 lurzatiaren alboan. Eraikitze-prozesua amaiera fasean dago jada.

Aurrekoa
Zorrotzaurren, Sormen Irla delakoan, egiten diren kultura-, arte- eta aisialdi-jarduerei buruzko bideoa
Hurrengoa
Bilboko Udalak Edificio Papelera egokitu eta Kunsthal zentroa hartzeko lanak lizitatu ditu
close