Zorrotzaurre
Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurren gazte bilbotarrentzako alokairu eskuragarrira bideratutako 66 etxebizitzako eraikin bat eraikiko du
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak atzo baimendu zuen Zorrontzaurren 66 etxebizitzako eraikin bat eraikitzea, 35 urtetik beherako pertsonek, nagusiki Bilbon erroldatuak eta gehienez hurrengo bost urteko eperako, etxebizitza prezio babestuan alokatu ahal izan dezaten.
Eraikuntza honen betearazpena Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren ardurapean garatuko da. Proiektua errealitate bihurtzeko, aurretiaz Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak kolaborazio hitzarmen bat izenpetu beharko dute, udaletxeak operaziorako beharrezko lurzorua, alegia Deustuko kanalaren eskuineko marjinan (Morgan kalearen amaiera tartean) aurkitzen den AD-1 partzela ematea lortzeko.
Gobernuko Kontseiluaren hitzarmenean adierazten da eraikuntza obrak gehienez lau urteko epean abiaraziko direla, Udalaren lurzorua dohainik emateko hitzarmenetik kontatzen hasita. Etxebizitzak amaituta daudenean, Alokabide sozietate publikoa izango da bere gestioaz arduratuko dena.