Zorrotzaurre
Hil egin da Iñaki Azkuna, Zorrotzaurreko hirigintza berrikuntza proiektuaren ezinbesteko eragilea
Atzo arratsaldean, Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea eta beste kargu batzuren artean, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko lehendakaria zena, hil zen.
Azkuna, lehenengo egunetik hasita, Zorrotzaurreko hirigintza berrikuntza prozesuaren ezinbesteko protagonista izan da, esfortzu politikoak, ekonomikoak eta gizartekoak sustatuz eta bilduz, Bilborako ekonomia eta gizarte garapen espazio berria izatea nahi duen auzo honen transformazioa errealitate bihurtzeko helburuaz.
Orain dela bi hilabete baino ez, bere azkenetariko elkarrizketa baten, Azkunak, berriz ere, Deustuko kanala irekitzea lehentasunezkoa dela azpimarratu zuen, hiriburu bizkaitarrarentzat lan estrategikoa baita.
Goian bego.
Argazkia: DEIA