Hil egin da Zorrotzaurreko Master Plana diseinatu zuen Zaha Hadid arkitektua

Zorrotzaurre

Hil egin da Zorrotzaurreko Master Plana diseinatu zuen Zaha Hadid arkitektua

31/03/2016

Gaur, bihotzeko baten ondorioz Miamin hil da, Zaha Hadid arkitektu angloirakiarra, 65 urte zituela.

Zaha Hadid,  2004ko Pritzker  saria (arkitekturako “Nobel”-a) lortu zuena, beste lan garrantzitsu batzuen artean, Zorrotzaurreko Master Planaren egilea da; bai 2004ko lehen bertsiokoa bai 2007an egin zen berrikuspenarena ere. Bigarren honek, Zorrotzaurreko gaur egungo penintsula irla bihurtuko zuen Deustuko kanalaren erabateko irekiera aurreikusten zuen.

Bere talentua eta sormena funtsezkoak izan dira  Bilboko alde hondatu bat,  ekonomia eta gizarte garapen  aukera ugari izango duen  auzo berria bihurtuko duen plan integrala eta iraunkorra posible bihurtzeko.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko proiektuaren bultzatzaile handiena izan zen Iñaki Azkunaren heriotzaren bigarren urteurrena
Hurrengoa
TVE-ko “A punto con la 2” programak, Zorrotzaurreko proiektuari buruzko erreportaia eman du
close