Zorrotzaurre
Hil egin da Zorrotzaurreko Master Plana diseinatu zuen Zaha Hadid arkitektua
Gaur, bihotzeko baten ondorioz Miamin hil da, Zaha Hadid arkitektu angloirakiarra, 65 urte zituela.
Zaha Hadid, 2004ko Pritzker saria (arkitekturako “Nobel”-a) lortu zuena, beste lan garrantzitsu batzuen artean, Zorrotzaurreko Master Planaren egilea da; bai 2004ko lehen bertsiokoa bai 2007an egin zen berrikuspenarena ere. Bigarren honek, Zorrotzaurreko gaur egungo penintsula irla bihurtuko zuen Deustuko kanalaren erabateko irekiera aurreikusten zuen.
Bere talentua eta sormena funtsezkoak izan dira Bilboko alde hondatu bat, ekonomia eta gizarte garapen aukera ugari izango duen auzo berria bihurtuko duen plan integrala eta iraunkorra posible bihurtzeko.