FEDER programa europarrak 9,3 milioiko diru-laguntza eman die Zorrotzaurreko garapen iraunkorreko proiektuei

Zorrotzaurre

FEDER programa europarrak 9,3 milioiko diru-laguntza eman die Zorrotzaurreko garapen iraunkorreko proiektuei

04/10/2016

Atzoko EAA-k, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioaren ebazpena non, 2012-2020 FEDER programa europarrak, hiri-garapen iraunkor eta integratuko proiektuei ematen dizkien lehen deialdiko laguntzak agertzen ziren argitaratu zuen.

Emandako diru-laguntzen artean, 9,289 milioi euro, Zorrotzaurreko birsorkuntza jardueretan garatuko diren mota honetako proiektuentzat dira.

Zorrotzaurrerako onartu den planak, Bilboko Udalak, Batzorde Kudeatzaileak eta Surbisa udal baltzu publikoak elkarrekin egin dutenak, 53,6 milioiko aurrekontua dauka eta 2016-2020 aldian garatuko da.

Lau gai-helburuetan egituratuta dago: informazio eta komunikazio teknologien erabilera eta helgarritasuna hobetu, karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioan eta ingurunearen kontserbazioan eta babesean lagundu, bai eta birgizarteratzea eta pobreziaren aurkako borroka ere sustatu.

Aldi berean, lau atal handi hauek hamar jarduera-lerrotan banandu dira (euren artean, energia berriztagarrien ekoizpena, oinezkoen eta txirrindularien ibilbideen handiagotzea CO2 isuriak gutxitzeko, euri-uraren birziklapena, lurzoruen deskontaminazioa edo ondare industriala eta kulturalaren kontserbazioa). Aipatutako hamar jarduera-lerro hauek erreferentziatzat hartuko dira datozen urteetan Zorrotzaurren garatuko diren proiektu guztiei ekiteko orduan.

Aurrekoa
Bilbao Ekintzaren laguntzen egitaraua, Zorrotzaurreko dinamizazio ekonomikoko proiektuetarako
Hurrengoa
Europar Batzordeak 4,6 milioi euro eman ditu Zorrotzaurren “As Fabrik” negozio digitalen hazlekua sortzeko
close