Zorrotzaurre
Amaitu egin da Deustuko Erriberan erabiltzen ez ziren hiru eraikinen eraistea
Batzorde Kudeatzaileak, gaur egunean erabiltzen ez ziren eta Deustuko Erribera kaleko 38. zenbakian kokatuta zeuden hiru eraikinen eraistea amaitu du. Horietariko eraikin batean, gutxi arte, Talleres Ibaya enpresa egon da kokatuta.
Eraispen hauek, Viuda de Sainz enpresak burutu dituenak, mila bat metro karratu lursoru liberatzea ekarri dute, Plan Bereziak alde horretarako zehazten dituen etorkizuneko jarduerei begira.
Hondakinak kudeatzeko sistemarik hoberenekin garatu diren lanen kostua, 31.000 eurokoa izan da.
2008tik hona, Zorrotzaurren, ordurako erabiltzen ez ziren nabeak eta pabilioiak eraitsi dira eta eraispen guzti horiek, oro har, 50.000 m2 lurzoru liberatzea ahalbidetu dute.
Laburpena
Batzorde Kudeatzaileak, gaur egunean erabiltzen ez ziren eta Deustuko Erribera kaleko 38. zenbakian kokatuta zeuden hiru eraikinen eraistea amaitu du. Horietariko eraikin batean, gutxi arte, Talleres Ibaya enpresa egon da kokatuta. Eraispen hauek, Viuda de Sainz enpresak burutu dituenak, mila bat metro karratu lursoru liberatzea ekarri dute, Plan Bereziak alde horretarako zehazten dituen etorkizuneko jarduerei begira.