JARDUERAK
Frank Gehry zubia
Deustu eta etorkizuneko Zorrotzaurreko irla lotuko dituen zubia, Arenas & Asociados deritzon enpresako Guillermo Capellán eta Héctor Beade bide ingeniariek diseinatu dute, CV Ingeniería enpresarekin egindako UTEan.
Zubiak, 75 metroko luzera dauka baina zabalera ezberdinak: 26,83 metrokoa Zorrotzaurre aldean eta 28,96 metrokoa Deustuko aldean, hain zuzen ere. Oinezkoen eta txirrindularien trafikoa erreztuko duen zeharkako aldea egitea planteatu da. Horrela, ibilgailuen zirkulaziorako 13m erabiliko dira (3,25 metroko karril bi norabide bakoitzeko) eta 10m gutxienez, oinezko eta txirrindularientzat, 3 metroko bi noranzko bidegorria barne.
Zubia eraikitzeko aurrekontua, 7,7 milioi eurotan balioztatu da. Lanak 2013ko amaieran hastea espero da, hau da, Deustuko kanalaren irekidurarekin batera, zubia, 2015eko hasieran zerbitzuan egoteko helburuaz.
Hiri integrazioa eta gardentasuna
Zubia, irlaren trama berrian eta Deustun jadanik dagoen horretan erabat integratzea bilatzen duenez gero, hiri espazio berriko kale bat (berezia) legez ulertu da.
Horregatik, Deustuko aldean Julio Urquijo kaleari jarraitasuna emango dion zubi zuzena planteatu da; aipatutako honek Zorrotzaurreko etorkizuneko etorbide nagusiarekin lotuko du, bai ibilgailuen zirkulazioa bai eta oinezko eta txirrindularien trafikoari dagokienez.
Aldapa dela eta, zubia zeharkatzen duten ibilgailuek ikuspena inoiz ez galtzea bermatuko duen altxaerako trazatua egitea erabaki da.
Gardentasunari dagokionez, alde batetik, ez da Itsasadarraren pertzepzioa eten dezakeen ikus-pantailarik egin nahi eta bestetik, ez da hurbileko Euskalduna zubiarekin ez eta irlaren beraren garapenaren zati izango diren eraikinekin ere, gatazkarik sortuko duen paisaia mugarririk sortu nahi, baina guzti hori zubiaren singulartasunari uko egin gabe. Hori lortzeko, gutxienezko soluzioa bilatu da taula gaineko egiturazko elementuen kopurua eta potentziari dagokionez bai eta kontrolatua ere, elementu hauen gehienezko altuerari dagokionez.
Itsasadarraren uholde-erregimenarekiko bateragarritasuna
Zubiak Itsasadarraren uholde-erregimenarekin bateragarri izan behar duenez gero, taularen beheko aldea, kasu guztietan, +4,45metroko kotaren gainetik jartzea eta kanalaren 40 metro zentraletan 1,00 metroko babesa egotea erabaki da.
Egiturazko zintzotasuna
Egituraren ikuspuntutik, kanalaren 75 metroak bitarteko euskarririk gabe gurutzatzea planteatu da hustubide baldintzak ez txartzeko eta zubia, eraiki den garaiaren adierazgarri izan dadin; hau da, garai horren adierazgarri non balio horretako distantzia gurutzatzeko arazo teknikorik ez dagoen, Itsasadarraren gainean orain dela urte asko eraiki diren zubietan ikus daitekeen moduan.
Bilatu den diseinua eskema iraunkorren parametro barruan egon behar zen, ezarritako diseinu eskakizunak ekonomikoki arrazoizkoa den inbertsioaz lortu ahal izateko.
Espazio-inguruarekiko koherentzia
Lekuari dagokionez, zubi bakarra egitea nahi izan da. Bilbokoa eta Zorrotzaurrekoa dena eta beste edozein kokapenetan zentzurik ez daukan zubia, hain zuzen ere.
Helburu hau lortu nahian, habea saretan deritzon soluzio atipikoa planteatu da: Fink klasiko motako habe inbertituaren aldakia; horren aurrekari, hiru oinezkoen iraganbideetan bakarrik daude (Londres; Stirling, Eskozian; eta Paris).
Zubiaren egitura nagusi legez, Fink motako habe inbertitu bi erabiliko dira. Aipatutako hauek altuera aldagarria daukaten mastak dauzkate eta euren buruak, euren albokoen oinarrira tiranteen bidez eta behekaldeko kordoi bat (inbertitua ere) arrain-sabela moduan jarriz lotuko dira. Berauen egiturazko hegala eta zabalera ere aldagarriak dira.
Habe hauek errepide eta espaloi aldearen artean kokatuta daude eta, zubiaren egiturazko elementu nagusia izateaz gain, trafikoak eta atsedena hartzeko aldeak banatzeko balio dute (banku bat dago), oinezkoei eta txirrindulariei babes eta segurtasun sentsazio psikologikoa emanez eta kanaleko bistaz gozatzeko aukera eskainiz.
Zubiaren hizkuntza formalak, alde horretan itsasadarraren paisaiaren ezaugarri izan ziren eta ur-beheran gaur egunean oraindik ezaugarri diren zenbait elelementurekin konektatzea ahalbidetzen du: ontzien mastak, garabiak, dorreak, tximiniak…. Honela, diseinuak, irlaren garapen plangintzan agertzen den industria eta portu jardueraren oroimena mantentzeko borondateaz lotzen du, aipatutako horretan aintzineko zenbait industria erakin kontserbatzen baitira.
Arte-estatuaren ordezkari zubien teknologian
Proposatutako diseinua arte-estatuaren adierazgarria da zubien teknologian. Soluzioa erabat teknologikoa eta oso singularra da, ia bakarra, ibilgailu-zirkulaziorako zubietan ez delako tipologioa hau erabiltzen duen aurrekaririk aurkitu.
Zubiaren eraikuntzan erabili beharreko materialei dagokienez, altzairua, bere egitura egiteko material nagusia izatea planteatu da. Material honek, kontzeptualki, hiriaren eta Itsasadarraren siderurgi tradizioarekin lotzen du. Gainera, oraintsu itsasadarraren alde bietan altzairu mota ezberdinetan proiektatu eta garatu diren beste jarduera garrantzitsu batzuekin bizikidetasun armonikoa izatea ahalbidetzen du.