Frank Gehry Zubiari buruzko bideoa

Zorrotzaurre

Frank Gehry Zubiari buruzko bideoa

22/09/2017

Frank Gehry zubiaren inaugurazio ofizialaren bigarren urteurrena dela eta, Hitzarmen Batzordeak,  Zorrotzaurreko proiektuan amaitu diren jarduerei buruz egiten duen bideo-seriean, berri bat sartu du, kasu honetan, Deustu Zorrotzaurrerekin lotzen duen aipatutako zubiari buruzkoa.

Zorrotzaurreko proiektuan aurreikusitako hiru zubietatik, Frank Gehry zubia eraiki den lehena izan da eta izen hori, kanadiar arkitektu famatuaren ohorean jarri zaio. Arkitektu bera izan zen, 2014ko urrian zubiaren lehen harria jartzeko egin zen ekitaldiaren buru.

Zubiak, Guillermo Capellán eta  Héctor Beade bide-ingeniariek diseinatu dutenak, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak finantziatu dituen 5,7 milioi euroko inbertsioa behar izan du. 75 metroko luzera eta 28 metroko batezbesteko zabalera dauka.

Aurrekoa
Pittsburgh-ko delegazio batek Bilbao bisitatu du Zorrotzaurreko garapen proiektua ezagutzeko
Hurrengoa
Zorrotzaurre, klima-aldaketaren kontrako borrokan buru diren hirien “Cities 100” argitalpenean sartu dute
close