Zorrotzaurre
Frank Gehry Zubiari buruzko bideoa
Frank Gehry zubiaren inaugurazio ofizialaren bigarren urteurrena dela eta, Hitzarmen Batzordeak, Zorrotzaurreko proiektuan amaitu diren jarduerei buruz egiten duen bideo-seriean, berri bat sartu du, kasu honetan, Deustu Zorrotzaurrerekin lotzen duen aipatutako zubiari buruzkoa.
Zorrotzaurreko proiektuan aurreikusitako hiru zubietatik, Frank Gehry zubia eraiki den lehena izan da eta izen hori, kanadiar arkitektu famatuaren ohorean jarri zaio. Arkitektu bera izan zen, 2014ko urrian zubiaren lehen harria jartzeko egin zen ekitaldiaren buru.
Zubiak, Guillermo Capellán eta Héctor Beade bide-ingeniariek diseinatu dutenak, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak finantziatu dituen 5,7 milioi euroko inbertsioa behar izan du. 75 metroko luzera eta 28 metroko batezbesteko zabalera dauka.