Frantziako Linkcity konpainiako ordezkaritza batek Zorrotzaurre bisitatu du

Zorrotzaurre

Frantziako Linkcity konpainiako ordezkaritza batek Zorrotzaurre bisitatu du

15/06/2018

Frantziako Linkcity enpresako ordezkaritza batek (Bouygues Taldeko higiezinen adarrekoa,  50 profesionalek osatutako) aste honetan Bilbo bisitatu du lehen eskutik ezagutzeko azken urteetan Bizkaiko hiriburuan izandako garapen urbanistikoko proiektu nagusiak.

Ostegunean, hilaren 14an, Asier Abaunzak, Bilboko Udaleko Hiri Plangintzako zinegotziak, Bilboko eraldaketaren eta udalerriak etorkizunean planteatuta dituen erronken aurkezpena egin zien. Gero, Zorrotzaurreko penintsula bisitatu zuten berrantolatzeko planaren garapena ikusteko.

Ostiralean, hilaren 15ean, bertako arkitekto ugarirekin lan-bilerak egin zituzten, eta proiektu adierazgarrienetako batzuk aurkeztu zizkien.

Aurrekoa
Papelera Eraikinak hartuko du goi mailako diseinuaren Kunsthal zentroa
Hurrengoa
Ministro Kontseiluak oniritzia eman dio Deustuko kanaleko betetze-lanak egiteko lehiaketari
close