Gaur jaio da Zorrotzaurre uhartea

Zorrotzaurre

Gaur jaio da Zorrotzaurre uhartea

08/10/2018

Gaur, 13,30etan, Deustuko kanala ireki dute, oraindaino penintsula izandakoa uharte bat bihurtuz. Kanalaren irekitze ekitaldia zuzentzeaz arduratu da Juan Mari Aburto Bilboko alkatea; Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Iñaki Arriola Aholkulariaren eta bestelako pertsona ospetsuen laguntzarekin kontatuz.

Oraindik jarduneko hilabete batzuk geratzen dira aurretik obra erabat amaituta egon arte (kanalaren zabalera guztia irekitzea, ibilgua dragatzea eta kaiak erabat gauzatzea) eta obren amaiera gutxi gorabehera 2019aren hasierarako aurreikusten da.

Deustuko kanala irekitzeko obrak 1950ean jarri ziren abian baina amaitu gabe geldiarazi egin ziren, hemezortzi urte geroago, operazioak une hartan suposatzen zuen konplexutasun teknikoagatik zekarren kostu handia kontuan hartuta. Horrela, Zorrotzaurreko penintsula jaio zen.

Deustuko kanalaren irekidura amaitzeko erabakia duela hamar urte hartu zen, eginiko azterketa hidrauliko ezberdinetatik abiatuta, zeinetan Bilboko uholde arriskuak minimizatzeko irekidura honen beharra adieraziko zen.

Irekidura obrak, halaber Frank Gehry zubiaren eraikuntza barne hartzen zutenak, 2014ko maiatzean hasi ziren.

Aurrekoa
Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurren gazte bilbotarrentzako alokairu eskuragarrira bideratutako 66 etxebizitzako eraikin bat eraikiko du
Hurrengoa
DigiPen egoitza berriaren inaugurazio ofiziala Zorrotzaurren
close