G&C Arquitectura eta Jansana Arquitectes, Zorrotzaurreko alde berdeak diseinatzeko lehiaketako irabazleak

Zorrotzaurre

G&C Arquitectura eta Jansana Arquitectes, Zorrotzaurreko alde berdeak diseinatzeko lehiaketako irabazleak

22/01/2013

Ibon Areso buru daukan eta Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, Sociedad Promotora Inmobiliaria Margen Derecha,  Vicinay Cadenas eta Batzorde Kudeatzaileko ordezkariek osatuta dagoen epaimahaiak, Zorrotzaurreko espazio libreen (edo alde berdeen) urbanizazio proiektua idazteko lehiaketa esleitu egin  du.

Talde irabazlea, González Cavia y Cabrera Arquitectura Urbanismo y Paisaje (Bizkaia) eta  Jansana, de la Villa, de Paauw, Arquitectes (Bartzelona) enpresek osatuta dago.

Epaimahaia, arkitektu, bide-ingeniari eta paisaiagile hogei bat  talde bildu duen lehiaketako bost talde finalistek egin dituzten proposamenak baloratuz aukeratu da.

Epaimahiko kideek, bost finalistek aurkeztutako proposamenen kalitate maila altua oso ongi baloratu dutenek, euskal-kataluniar taldea aukeratu izana, bere proposamenaren kontzeptu argitasunagatik justifikatu dute, espazio guztiak urarekin lotzen baitu baina aldi berean ertz bien arteko ezberdintasunak mantentzen ditu, bakoitzaren ezaugarri eta neurriak kontuan harturik.

Horrela, eskuinaldean sirga-bidearen kontzeptua birsortzen duen bitartean, irlan, euren artean eta urarekin harremanduta dauden zenbait sekuentzia-espazio planteatzen ditu,  gune berde, egoteko eta jolasteko alde proportzio egokiaz.

Era berean, epaimahaiak ongi baloratu du irlaren espazio libreetan, etorbide zentralean oinezkoentzat dagoen zati bat integratzea, modu horretan esparruaren espazio neurriak handiagotzea lortuz.

Kontratuaren aurrekontua 211.750 eurokoa da (BEZ barne) eta bost hilabeteko epea dago, udal izapideak egiteko denboraldiak zenbatu gabe, lehiaketak helburu dauzkan lanak garatzeko.

Lan hauek, Zorrotzaurreko alde berdeen kontzeptu estetiko orokorra (157.000 m2-ko azalera beteko dituena), bai eta alde horietako elementu nagusien tipologia ere (zoruak, hiri-altzariak, zuhaitzak eta landaretza, e.a…) definituko  duten bi agiri egitean datzate (Zorrotzaurre osoko aurreproiektua eta lehen fasearen Proiektu eraikitzailea).

 

Laburpena

Ibon Areso buru daukan eta Bilboko Udala, Eusko Jaurlaritza, Sociedad Promotora Inmobiliaria Margen Derecha,  Vicinay Cadenas eta Batzorde Kudeatzaileko ordezkariek osatuta dagoen epaimahaiak, Zorrotzaurreko espazio libreen (edo alde berdeen) urbanizazio proiektua idazteko lehiaketa esleitu egin  du. Talde irabazlea, González Cavia y Cabrera Arquitectura Urbanismo y Paisaje (Bizkaia) eta  Jansana, de la Villa, de Paauw, Arquitectes (Bartzelona) enpresek osatuta dago.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko Plan Bereziaren behin-betiko onarpena
Hurrengoa
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, Deustuko ubidea ireki eta zubi berriaren lanak martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute
close