Zorrotzaurre
Eusko Jaurlaritzak, Visesak eta Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko hitzarmena sinatu dute
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Juan Maria Aburtok eta Bilboko Udaleko alkateordeak, Jose Luis Sabasek, gaur, Udaletxeko Saloi Arabiarran, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmena sinatu dute.
Eusko Jaurlaritzak, Visesak eta Udalak sinatutako Hitzarmenaren konpromisorik garrantzitsuenak, Hitzarmen Batzordearen eraketan (gaur bertan egin dena) eta 1go Egiterapen Unitatearen jabe guztien artean mozkinak eta kargak banatzeko bipartzelazio agiriaren formulazioan datzate.