Zorrotzaurre
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, Deustuko ubidea ireki eta zubi berriaren lanak martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuak, Juan Mari Aburtok, eta Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, Deustuko ubidea ireki eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubi berriaren eraikuntza lanak martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute. Lan biak, aldi batera eta Udalak egingo dituenak, aurtengo amaieran hastea aurrikusi da.
Lanen guztirako zenbatekoa, hogeita hamar miloi euro ingurukoa izango da eta honela bananduko da:
- Ubidearen irekiera. Irekitze lanen aurrekontua 20 milioi euro ingurukoa da eta Bilboko Udalak finantzatuko ditu.
- Lurralde kutsatuen tratamendua. Seguruenik, 2 milioi bat euro kostatuko du, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak erdi bana ordainduz.
- Deustu-Zorrotzaurre zubia. Bere eraikuntzak, Batzorde Kudeatzaileak finantzatuko duenak, 7,7 milioiko aurrekontua dauka.
Sinatutako hitzarmenak, Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzari eta Visesa-ri, lur kutsatuen tratamenduaren eta zubi berriaren finantziaketan (Batzorde Kudeatzaileko kide bezela parte hartzeagatik) dagokien zatia bereganatuko duela ezartzen du, zenbateko hori guztira, 5 milioi eurotan kalkulatu delarik. Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, Udalari, Zorrotzaurren kokatuta dagoen 8.500 m2ko lursaila emango dio.
Laburpena
Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailburuak, Juan Mari Aburtok, eta Bilboko Alkateak, Iñaki Azkunak, Deustuko ubidea ireki eta Deustu Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubi berriaren eraikuntza lanak martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute. Lan biak, aldi batera eta Udalak egingo dituenak, aurtengo amaieran hastea aurrikusi da. Lanen guztirako zenbatekoa, hogeita hamar miloi euro ingurukoa izango da.