MASTER PLAN
Herri espazioen sarea
Biharko Zorrotzaurreko ezaugarririk nagusiena, herri eta guztiontzako espazioen aniztasuna izango da.
Irla barruan, sare honen egitura, bertoko kaleek eta oinezkoentzako ibilbideek gurutzatuko dituzten hiru ardatzek ezarriko dute -bik ur ondoaren luzeran eta etorbide batek zeinetik tranbia linea joango den-.
Espazio libre gehienak Ubidearen inguruan biltzen dira; ur bazter bietan ibilbide zabalak eta irlaren erdiko aldean 40.000 m2ko parke lineala egingo da. Eraberean nabaritzekoa da Botika Zaharreko lorategiak handituko direla eta oinezkoak, zubi berrietariko baten bidez, uharteko espazio libreetara joango ahalko direla.