MASTER PLAN
Hiri barruti berriak
Plangintzak, Zorrotzaurreri batasun esperimental handia emango dion “skyline” erabat irregularra eta geruzaz egindako lurra erakusten du. Uhartean, erabileran eta eraikuntzaren dentsitatean ezberdintzen diren hiru barruti daude (Hegoaldekoa, Erdikoa eta Iparraldekoa). Horrez gainera, Deustu eta San Inazio auzoak uretaraino eramanez luzatzen dituzten hiri espazio berri bi sortuko dira.
Hegoaldeko Barrutian, Zorrotzaurre prest dago hiri areagotze naturalerako. Zabalgune eta Abandoibarratik oso hurbil, Itsasadarra zeharkatuz eta irakaskuntza, medikuntza, negozio eta injenieritza zentruen erdian primeran kokatuta, jakintzaren ekonomia garatzeko alde aproposean bihurtzen da.
Eraiketa hemen, beste barruti bietakoa baino intentsiboagoa izango da, erribera historikoa, bulego eta etxebizitzak nahastuz integratuko delarik. Patioek eta herri pasabideek, berria zaharrarekin lotzen duen inguru konplexua baina porotsua sortuko dute.