MASTER PLAN
Hiru dimentsioak moldatzen dituen mosaikoa
Zorotzaurre Plangintzaren bihotza, “skyline” eta lur kolektiboa lortzea ahalbidetzen duen bloken sistema galanta da.
Bloke hauek “baldosa” jokoaren antzekoak dira; bakoitzak 1.000 m2 dauzka eta lurraren sorketa ibaiaren biragunearen, kale sare eta eraikinen etengabeko orientazio aldaketaren arabera sortzea ahalbidetzen dute.
Honela baldosek batasun orokorra ematen diote plangintzari baina aldi berean, barruti eta eraikin artean ezberdin daitezke. “Baldosen” plataforma mailak uholdeen kontrako defentsa maila kritikoa ezartzen duen arren, lurpeko aparkalekuak egiteko espazioak ere sortzen dira.
Maila kritiko hau eraikin taldeen garapenarekin lotzean, ibilbidea urbazterrean, ibaiertzara gehiago hurbil daiteke.
Plataformen gainetik eraikinek, ibai ardatzari dagokionez perpendikular egon arte egiten dute bira lantegi konstruktiboa irekiz, ibilbideak eta bistak denontzat eskuragrri izan daitezen.
Plangintzan ikusten dugun espazio pribatu eta herrikoen patroi aberatsa, mailak leunki bereiziz lor daiteke, pribatasun beharrizan eta herri bizitzaren arteko oreka erreza lortuz.