Zorrotzaurre
Hitzarmen Batzordeak, Bilboko Itsasadarraren kaiak Zorrotzaurren sendotzeko proiektua idazteko lehiaketarako deialdia egin du
Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak, Bilboko Itsasadarraren kaiak Zorrotzaurreko 1go egite unitatearen esparruan sendotzeko proiektua idazteko laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketarako deialdia egin du.
Sendotze proiektu honen idazketak, Bilboko Udalak egin duen azterlanaren ondorioak erreferentziatzat hartuko ditu. Aipatutako horretan,
Itsasadarraren kaiek gehienez onar dezaketen hiri erabilerako gainkarga 2 tona/m2 dela ezartzen du. Era berean kontuan hartu beharko dira ere, 1go EgiteUnitatearen Urbanizazio proiektua eta Deustuko kanala irekitzeko proiektua.
Lehiaketaren orriak, web gune honen“Kontratugilearen perfila” ataleanlordaitezke.
Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 102.850 eurokoa da (BEZbarne).
Eskaintzak aurkezteko epea, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordearen bulegoetan aurkeztu beharko direnak, 2016ko urriaren 6an, osteguna, 14:00etan,amaituko da