Hutsik dauden bost industria eraikin eraisteari ekin diote Remo Pabilioiaren hurbileko aldean, Frank Gehry zubiaren ondoan

Zorrotzaurre

Hutsik dauden bost industria eraikin eraisteari ekin diote Remo Pabilioiaren hurbileko aldean, Frank Gehry zubiaren ondoan

16/02/2017

Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak, gaur egungo Remo Pabilioiaren inguruetan, Frank Gehry zubiaren ondoan, hain zuzen,   hutsik dauden bost industria eraikin eraisteari ekin dio.

Eraispenak, Osalanek amiantoa kentzeko  eman duen baimena jaso ondoren hasi dira.

Eraikinak, bere garaian, Suminam (makinen alokairua), Mefade (piezen mekanizatua) eta Saico (industria hornidurak) enpresenak ziren. Eraispenek guztira, alde honen  Plan Berezian  aurreikusitako erabilera berrietarako 2.543 m2 liberatzea ekarriko dute; hau da;  etxebizitzak eta espazio libreak egiteko.

Eraispen lau hauek hilabete eta erdi iraungo dutela uste da.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko etxebizitzen birgaikuntza lanen gaurkotasuna
Hurrengoa
11 eskaintza aurkeztu dira Ballets Olaeta kalea urbanizatzeko lehiaketan
close