In Focus hirien sareak Zorrotzaurre bisitatu du

Zorrotzaurre

In Focus hirien sareak Zorrotzaurre bisitatu du

20/04/2018

Ostegunean, Deustuko Unibertsitateko (Bilbo) liburutegian egin zuten In Focus hirien Europako sarearen laneko jardunaldia.

Ostiralean, Batzorde Kudeatzaileko gerenteak, Pablo Otaolak, forora joandakoak zuzendu zituen Zorrotzaurreko penintsulara egindako bisitan. Bertan, birsorkuntza-planaren garapena egiaztatu ahal izan zuten.

In Focusek, Europako Gizarte Funtsak bultzatzen duen hirien nazioarteko sareak, espezializazio adimentsuko estrategiak garatzeko ikaskuntzako esperientzia partekatua jasotzen du. Bilboz gain, sare horretako partaideak dira honako hauek: Frankfurt (Alemania), Bukarest (Errumania), Bordele eta Grenoble (Frantzia), Turin (Italia), Oporto (Portugal), Ostrava (Txekiar Errepublika), Bielsko-Biala (Polonia) eta Plasencia (Espainia).

Lan-jardunaldi horren aurkezpena Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, egin zuen eta, hainbat langunetan, sarea osatzen duten hirietarako jardunbide egokien adibide gisa udal-berrikuntzako eta -garapeneko proiektu batzuk aztertu zituzten.

Aurrekoa
Visesak Aguilar y Varona Arquitectos Asociados arkitektoei esleitu die Zorrotzaurreko SI-2 lurzatiko eraikuntza-proiektua
Hurrengoa
Viuda de Sainzek, Lurgoienek eta Jaureguizarrek osatzen duten ABEEari esleitu dizkiote Zorrotzaurreko A faseko urbanizazio-lanak
close