Zorrotzaurre
– Euskadiko osasun zentru pribaturik handiena den Zorrotzaurre IMQ Klinikaren inaugurazioa.
Gaur goizean, Igualatorio Médico Quirúrgico-k bere klinika berria, IMQ Zorrotzaurre Klinika deritzona, inauguratu du. Aipatutako hau, Euskadiko osasun zentru pribaturik handiena bihurtu da.
Deustuko Botikazar erriberan kokatuta (Euskalduna zubitik oso hurbil), klinika berriak, Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektuek irizpide iraunkor eta ekoeraginkorrak kontuan harturik diseinatu dutenak, azken aurrerapen teknologikoak dauzka eta medikuntza espezializazio guztietako zerbitzu integralak eskainiko ditu. Horretarako, 350 langile profesional izango ditu.
Osasun zentruak, bere sei solairu eta hiru sotoetan (guztira, 40.000 m2 baino gehiagoko azalera eraikia gehitzen dutenak), beste zerbitzuen artean, 157 logela eta 210 ospitalizazio toki, ZIU, kanpo-kontsultak, eguneko ospitaleak, larrialdiak, alde kirurgikoa, obstetrizia aldea, onkologia unitatea, irudi bitartezko diagnosi aldea, medikuntza nuklearra eta baskular interbentzionismoa dauzka.
Proiektuaren guztirako inbertsioa (lurzorua, eraikina, instalakuntzak, ekipamenduak) 85 milioi eurokoa izan da eta bere egiteak, bi urteko aldia behar izan du.
Inaugurazio ekitaldiaren burua, Pedro Ensunza, IMQ-ko lehendakaria izan da eta bertan, bostehun bat gonbidatu egon dira, euren artean, Bilboko Alkatea, Iñaki Azkuna, Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Jose Luis Bilbao, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailburua, Rafael Bengoa.
IMQ-ko klinika berria, Zorrotzaurre aldea birsortzeko proiektuan eraiki den bigarren eraikina da. Lehenengoa, Idom ingenieritzaren egoitza berria, joan den irailean inauguratu zen.