Zorrotzaurre
Frank Gehry zubiaren inaugurazioa
Gaur goizean, Bilboko alkatea, Juan Mari Aburto eta Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua nagusi izan diren ekitaldian, Frank Gehry zubia ofizialki inauguratu da eta gero, oinezkoentzat ireki egin da.
Zubiaren eraikunza, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak finantziatu du.
Irekidura honekin Zorrotzaurreko bizilagunek eta gaur egungo penintsulan dauden enpresetako langileek ez dute, Euskalduna zubiaren amaieran dagoen biribilguan hasi eta bertan amaitzen den ibilbidea egin beharko.
Zubia, Guillermo Capellán eta Héctor Beade bide-ingeniariek diseinatu dutena, led teknologiaz bakarrik argiztatuta dagoen Bilboko lehena da eta era berean, haizerako babesak dauzka.
75 metroko luzera eta 28 metroko batez besteko zabalera dauka eta lurrean eraiki denez Deustuko kanalaren indusketa hasi baino lehen, lana errezagoa izan da ez delako uretan lan egin behar izan.
Zubia ibilgailuentzat irekiko da kanalaren indusketa egiten denean, eta lan horrek, aurreikusitako planen arabera, sei hilabete iraungo du.